XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beraz, nekosoa eta aldrebesa egiten zen Iruñetik zintzilik bizi beharra.
Hau dela-eta, 1596-garren urtean bertan Tarbesko apezpikuak apez ordenatu ninduen 40 urte nituelarik.
Dakuskezunez, zaharrik apeztu nintzen eta zaharrik hil.
GALDERA.- Apeztu zinelarik, non egin zenuen lehen (lehenbiziko) apezgoa? ERANTZUNA.- Bost urte egin nituen Donibane Lohizunen, baina kargurik gabe.
- Alabaina, predikari bezala oso estimatua nintzen, ez noski ene merezimenduz, Jaungoikoak eman dohainez baizik.
- 1600-garren urtean, Bertrand de Etxauz Baionako apezpikuaren bitartez Sarako erretore izendatua izan nintzen.
GALDERA.- Baina, aditzea dudanez, Saran nahikoa iskanbila eta katramila izan zenuen zure erretorgoarekin.
ERANTZUNA.- Bai, halaxe da, ondikotz! Joane Haroztegiko apezak auzia jarri zidan.
- Arrazoia hau zen: Nafarroa Garaiko seme izanik, ez nuela eskubiderik errentadun kargu bat Frantzian hartzeko.
- Haroztegi Donibandarra zen eta beretzat nahi zuen Sarako erretorgoa.
- Auzia asko luzatu zen, baina Bertrand de Etxauz apezpikua eta Frantziako errege berbera nire alde nituen.